PASTA KARBONARA
- Pasta egosi.
- Pasta egosten den bitartean hirugiharra mozten dugu eta zartaginan satzen dugu olioa gabe urreztatu arte.
- Bol batean arrautzak irabiatu, gazta urratu eta ondo nahasi. Beste gorringo bat gehitu ahal zaio saltsa kremosoagoa gelditzeko
- Atera pasta lapikotik. Jarri berriro lapikoan (sutik kanpo) eta gehitu bolean egin dugun nahasketa. Irabiatzen egon behar zara ratu guztian. Gehitu hirugiharra. Ura gehitzen joan nahi duzun textura lortu arte.
L
- 400g Espagueti
- 4 Arrautz gorringoa
- 200g Hirugihar
- Parmesanoko ziri bat 100 gramokoa
- Gatza
PASTA BOLOÑESA
- Bolognako saltsa prestatzeko, lapiko bat jarri behar dugu sutan, eta oliba-olio birjina estra baten zorrotada eskuzabala berotu. Prest daukagunean, baratxuri hortza botako dugu, zuritua eta ijeztua, beroa hartu arte. Orduan, tipula botatzen dugu, txiki-txiki eginda, eta txortan egiten uzten diogu.
- Tipulak kolorea hartu duenean, tomate birrindua bota eta sua jaitsiko dugu sukaldea hankaz gora jarri gabe egin dadin. Minutu pare bat igaro ondoren, gatza elkarrekin botatzen dugu azukre koilarakada batekin tomatearen azidotasuna kentzeko, eta oregano eta perrexil apur batekin. Dena ondo mugituko dugu eta tomatea su baxuarekin 15 bat minutuz egosten utziko dugu.
- Beste bol batean, haragi xehatua limoi erdiko zukuarekin nahasten dugu, eta perrexil eta gatz pixka batekin ontzen dugu. Oliba-olio birjina estra jartzen dugu zartagin batean eta, bero dagoenean, haragia bertan bota eta utzi egiten dugu urreztatuta egon arte, baina ez erabat eginda.
- Orduan, haragia lapikora botako dugu tomate saltsarekin, eta su motelean egiteari utziko diogu.
- Bitartean, espagetiak egosten ditugu lapiko batean, ur ugarirekin eta gustuko gatz pixka batekin. Dentean daudenean, xukatu egingo ditugu eta Boloñoko saltsa lapikora botako ditugu, haragiaren eta tomatearen zapore guztia har dezaten.
Boloñako espagetiak zerbitzatzerakoan, gazta parmesano birrindu apur bat gehitu dezakegu, eta, gustatzen bazaigu, albaka freskoa, zapore oso ona ematen diena.
BN
- Pote bat tomate
- Azukrea
- Baratxuri hortz bat
- Gazta arraspatua
- Abahaka
- Perexil
- Gatza
- 500g pasta
- Tipula erdia
- Limoi erdia
- Oregano